LITERhAuTURA

Sail bat hasi nahi dugu gaur Kulturpekarian, literatur izpitxoz osaturiko sail bat. Hemendik aurrera, han-hemen aurkitutako idazlanak ekarriko dizkizuegu tarteka, askotarikoak, zernahi arrazoi dela-eta bereziak iruditu zaizkigun ataltxoak, zuentzat ere literatur hautu atsegingarri izango direlakoan.

Hau da gure LITERhAuTURA, andre-jaunok. Gozatu!

literhautura2

«—Ongi etorri Kirrinera! —agurtu zituen—. Kaixo denei! Pozten naiz zuek ikusteaz. Nola hazi diren ume hauek!
Elkarri musu eman zioten denek, eta haurrak ere barrura sartu ziren. Gustatu zitzaien etxea. Zahar itxura zuen; bazuen zerbait misteriotsu, eta altzariak ere zaharrak ziren, benetan ederrak.
—Non dago Georgina? —galdegin zuen Annek, ingurura begira, lehengusu ezezagun hura ikusteko gogoz.
—Ene, gure neska bihurri hori! Esan diot, bada, lorategian gelditzeko zuen zain —erantzun zion izebak—. Baina norabait alde egin du, antza. Zera esan behar dizuet, umeok: beharbada, hasieran, bitxi samarra irudituko zaizue George. Betidanik ibili da bere kasa, eta badakizue… beharbada, orain ez du oso gogoko izango zuek hemen ibiltzea, baina ez egin kasu handirik… laster etorriko da bere onera. Izugarri poztu nintzen jakin nuenean etortzeko modua izango zenutela; Georgeri on handia egingo dio, ziur. Badu beste ume batzuen beharra, jolasean aritzeko.
—George esaten diozue? —galdetu zion Annek, harriturik—­­. Nik uste nuen Georgina zuela izena.
—Hala da —erantzun zion izebak—. Baina Georgek ez du batere atsegin neska izatea, eta George deitu behar izaten diogu, mutiko bat balitz bezala. Izan ere, Georgina deituz gero, erantzun ere ez digu egiten bihurri halako horrek.
Umeek pentsatu zuten zinez zirraragarria behar zuela izan Georgina hark.»

Bostak eta uharteko altxorra[1] (Enid Blyton)

blytonbookcover3

[1] Liburu hori Margarita Altuna Olaizolak euskaratu zuen bere garaian (Elkarlanean, 1989), baina, eskura ez genuenez, guk geuk itzuli dugu zatitxo hori.

Utzi iruzkina