All apologies

Sentimendu kontrajarriak eragin dizkit film honek. Istorio gogor bat kontatzen du, senarrak ume bat istripuz hiltzearen ordaina. Emakumeak senarraren akatsak bortxaketa baten bitartez ordaindu behar ditu. Mendebaldeko ikuspuntu batetik aretoan geundenok ez dugu ulertu emakumearen jarrera. Ikuspuntu feminista batetik are gutxiago.

Filma ikusi ostean istorioa gogor eta krudel honen azalpenen bila joan gara prentsa aretora. Bertan zuzendari eta aktore protagonistaren ikuspuntu erabat ezberdinarekin aurkitu gara. Cheng Taishen aktorearen iritziz amodioaz hitz egiten du filmak. Nire ustez amodioa zen istorioan falta zen sentimendua, behintzat ageriko amodio bat. Senar-emazteen arteko erlazio hotz bat ikusi dut filmean. Seme bakarra hil ostean beste bat edukitzeko beharra agerian geratu da. Horren azalpena oso garbia da, Txinan seme bat edukitzea oso garrantzitsua da, kulturan oso sustraitua dago behar hori.

Niri gogorren egin zaidana emakumeen sumisioa izan da. Emily Tang zuzendariak esan duenez, nekazal guneetan bizi diren emakumeak zailtasun handiak dituzte eta oso zaila dute gizonaren menpekotasunetik at bizitzeko. Gaia intesgarri egiten bazaizue pelikula gomendagarria da.

Utzi iruzkina