Oma basoa artillez, Donostian

Aurreko larunbatean, urtarrilak 19, ekitaldi berezi batera joateko aukera eduki nuen. Donosti Knit eta Co Artek Donostiako Bizkaia pasealekuko zuhaitzei berokiak egin zizkieten. Ekimen hau Jellyweek ekimenaren barruan egin da, aste honetan zehar kolaborazio lanak egiten dira mundu osoan zehar. Donosti Knit eta Co Arten erabakia beraien baliabideak batzea izan da, horren emaitza zuhaitzei kolorea eta berotasuna ematea izan da, Yarn Bombing delakoa eginez.

amaia_garcia_donosti_knit_24

Zuhaitzei artillea jarri baino lehen guztia prestatu egin behar zen, horretarako urtarrilaren 13an geratu ziren egun guztian zehar puntua egiteko. Larunbatean aldiz, prestatua zuten guztia lotzen egon ziren goizeko 11etatik hasita. Lan asko egina zuten iritsi nintzenerako, askok etxean ere ibili ziren puntua egiten, zailena guztia lotzea zen.

amaia_garcia_donosti_knit_06

Ondo pasatzea zen helburu garrantzitsuena eta egiten ari zirena ezagutaraztea ere. Blogero eta argazkilari asko gerturatu ginen eta Donosti Kniteko neskak (bai, guztiak neskak ziren) oso pozik zeuden. Beraien lana oso koloretsua eta alaia da, eta hori zen beraien helburua, zuhaitzak kolorez betetzea modu original batean.

amaia_garcia_donosti_knit_09

Pasatzen zen jendeak ez zuen ulertzen zer gertatzen zen, kotxeekin antzeko gertatu zen. Kotxe asko bidean geratzen ziren ikuskizuna ez galtzeko, eta normala da, kalean jendea puntua egiten eta zuhaitzak aldatzen ikustea ez da egunero egin daitekeen zerbait.

amaia_garcia_donosti_knit_17
amaia_garcia_donosti_knit_21

amaia_garcia_donosti_knit_07

Ez dakite zenbat iraungo duen bere lana, arte efimeroa delako. Pertsonen ontasunean konfiantza dute eta inork ez duela apurtuko espero, baina euriak, haizeak eta eguzkiak beraien ohialak urratu ditzaketela badakite. Lan handia egin dute eta emaitzarekin oso pozik geratu dira.

amaia_garcia_donosti_knit_30

Arte lan berezi hau ikusi nahi ezkero Donostiako Bizkaia pasealekura gerturatu behar duzue, Autobus estaziotik oso gertu. Argazki gehiago ikusteko hemen dituzue nik ateratako argazkiak: http://www.flickr.com/photos/amaia_garcia/sets/72157632578834038/with/8401578597/

Advertisements

3 responses to “Oma basoa artillez, Donostian

  1. Pingback-a: Así fue el Yarnbombing durante la Jellyweek 2013 | Donosti knit·

  2. Pingback-a: Donosti Knit – DiscountHotel-Worldwide.com Travel·

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s