Nagore Ares Amaya

Ametsak egi bihurtzen diren gauean…

In Uncategorized,Zinema on Otsaila 28, 2012 at 1:16 pm

Alfonbra gorria prest, gaueko protagonistek soineko ederrak jantzi dituzte eta zinemaren gau garrantzitsuena ikusteko irrikitan gaude. Kodak Theatren ere prest daude, hainbat herritako komunikabideak alfonbra gorritik pasako diren artisten zai.

Donostian kanapeak, ardoa, cava eta bestelakoak zerbitzatzeko prest, festaz gozatuko dutenek pixkanaka sartzen dira, kamaren flasha jaso ondoren, festa hasi da. Hori baino lehen askok zineman egon dira Oscar sarietan nominaturiko filmen bat ikusten- Aretotik liluratua atera ostean gau luze eta entretenigarri bat pasatzeko prest daude. Askoren erabakia Hugo ikustea izan da, beste batzuk The Artist, biak baitira faborito eta bietan zinemari omenaldi txiki bat egiten zaie.

Sartzerakoan zer edan eta jan aurkitu dugu, baina hasteko pelikula gogokoena bozkatu behar. Zinema giroa dago Principe aretoan, gauerdia da eta hainbat aktore, euskal kulturako pertsonai eta nola ez Donostiako Zinemaldiko zuzendaria bertan daude. Sarreran telebista jarria dago, Los Angelesen dauden aktoreak Kodak Theatrera iristen ari direla ikus daiteke. Pixkanaka zazpigarren aretora goaz guztiak, bertan ikusiko dugu eta zinemaren jairik garrantzitsuena.

Vanessa Rodriguez kazetaria Billy Cristalen lanak egingo ditu Donostian. Aretoko pantaila zuriaren kolorea aldatu egin da Canal + eko seinalea iristerakoan. Sari artistikoak ematen hasi dira, argazkigintza onena eta zuzendaritza artistikoa Hugok jaso ditu, benetan merezitako sariak dira. Musika onenaren saria une garrantzitsua da Principe aretoan gaudenontzat, Alberto Iglesias donostiarra nominatua dago Tinker Tailor Soldier Spy filmarengatik, baina saria The Artist-ek jaso du. Oso lehia zaila zuen Iglesiasek, kontuan hartuta The Artist-en musika dela filmaren gakoa.

Gaua aurrera doa eta Canal + eko komentaristak entzun beharrean guk gurearekin aurrera egiten dugu, zozketak, postrea eta abar. Gauaren erdialdera kafea eman digute lo ez hartzeko, benetan eskertzekoa. Gaueko unerik garrantzitsuena iritsi da, sari nagusiak. Aretoa oraindik betea dago, batzuk oherako bidea hartu dute, baina gehienak bertan jarraitzen dugu. The Artist da gure pelikula gogokoena gure botoen arabera, baina ez gara iritzi hori dugun bakarra, akademia ere gurekin bat dator.

Zuzendari onenaren saria Michael Hazanavicius-entzat da The Artistengatik. Sari horrek pistak ematen ditu pelikula onenaren saria zeinek lortuko duen jakiteko. Gizonezko aktore onenaren saria Jean Dujardin aktore frantsesak jaso du Natalie Portmanen esku, The Artist filmarengatik. Colin Firth aktoreak eman dio Meryl Streep-i emakume aktore onenaren saria The Iron Lady filmarengatik. Niretzat une oso britanikoa izan da, aurreko urtean George VI erregearen inguruko The King’s Speech filmarengatik aktore onenaren saria irabazi zuen Colin Firth-ek eta aurten Meryl Steep-i eman dio The Iron Lady egiteagatik, hau da, Margaret Tacher-en inguruko filmarengatik.

Sari bakarra falta da, bederatzi pelikula nominatuak daude, baina irabazle bakarra. Tom Cruisek dakar irabazlearen izena jartzen duen gutun-azala: “And the oscar goes to…. The Artist“. Txalo zaparrada Kodak Theater-en eta Principe aretoan.

Gaua amaitu da, logurea ageri da gure aurpegietan. Hurrengo urtean errepikatzeko moduko ekimena izan da, bai horixe. Eskerrik asko antolatu duzuen guztioi!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

43 harpidedun