Nagore Ares Amaya

Kamerak, argiak, mozorroak

In Zinema on Otsaila 17, 2012 at 11:38 pm

Zinemagintzari buruz hitz egiten dugunean nolabaiteko inauteriez hitz egiten dugu. Izan ere, filmetan agertzen zaizkigun pertsonaiak mozorro bat dira aktoreentzat eta pertsonai horiek famatu bihurtu dira urteak aurrera joan diren heinean pertsonai moduan, aktoreetatik independiente. Kaleetan filmetako pertsonaietaz mozorrotzen den jendea ikus dezakegu edo inauterietako gaia zinema hartzen duten konpartsak edo lagun koadrilak. Inauteriak zineman jokatzen duten papera berezia da ere, gai hau jorratzen dituen hainbat pelikula aukeratu ditut txoko honetan aztertzeko.

Kronologikoki egingo dugun bide honetan lehendabizi agertzen zaigun filma “La kermesse heroica” da. Jaques Feyderrek zuzendutako produkzio frantziar honek bertsio alemaniarra ere izan zuen. 1935 ean estreinatua, “Carnaval en Flandes” bezala ezaguna den pelikula honek XVII.mendean Flandes Espainiaren okupaziopean zegoen egoera azaltzen du. Komedia edo fartsa hau inauteri garaian gertatzen da, Espainiako dukeak protagonisten herrira bisitan doanean. Jai giro bezala erakusten dira inauteriak eta hortaz baliatuta ejertzitoari kritika agertzen zaigu.

“Domingo de carnaval” espainiar filma da bilduma txiki honen hurrengo filma. 1945ean estreinatua, Edgar Nevillek zuzendua eta Conchita Martinez eta Fernando Fernan Gómez bezalako aktoreak lan egiten duten film honetan. Horretan, inauteriak aurreko filmaren kontrako testuinguru baten aurkitzen ditugu. Inauteriak hasten diren egunean, hilketa bat gertatzen da. Mailegu-emaile den andre bat hilda aurkitzen dute, proba guztiak hiltzailea erloju saltzaile izan dela iradokitzen dute, baina andrearen alabak ikerketa bere kabuz egin nahi du. Beraz, inauteri thriller bat dugu.

“Mardi Grass” New Orleanseko inauterietako astearteari omen egiten dion pelikula da. 1958ko film honek jai giroa modu zoro batean erakusten du. Gazteria kaleetara ateratzen da inauteriak ospatzeko, bertan emakumeak bularrak erakusten dituzte kolorezko lepokoen trukez. Edmun Gouldineleren pelikula honek, Virginiako Militarren Institutuak Michelle Marton aktoresa (Inauterietako erregina) ezagutzeko prestatutako zozketa dauka abiapuntu.

Baina zinemari buruz ari garen arren eta istorio gehienak fikziozkoak izaten diren arren, errealitatean izan diren gertakizunak zinera pasa direnak badaude. Inauteriekin erlazionatutako beste pelikula “El último carnaval” dugu, errealitatean gertatutako istorio bat kontatzen diguna. Benjamin Garciak Barranquillan ospatzen diren inauterietan drakularen mozorroa janzten zuen urtero. Mozorroa hobetzeko nahiak azkenean bere pertsonaian gehiegi sartu eta benetako drakula zela sinistu zuen. Bere etxetik ihes eta gaztelu baten ezkutatu zen eta neskei eraso egin zien, bere letaginak lepoan sartuz. 1988ko pelikulan pertsonai honen istorioa kontatzen digu Ernesto McCausland zuzendari kolonbiarrak. Horretarako errealitateko istorioaren izenak aldatuz.

Azkenik Argentinara joko dugu. Juan Jose Campanellak zuzendutako “Luna de Avellaneda” filmak ez du zehazki erlazio zuzena inauteriekin baina hauek abiapuntu bezala hartzen ditu. Garrantzia handia du abiapuntu honek, protagonistaren oroitzapen garrantzitsuenetarikoa delako. “Luna de Avellaneda” izena duen elkartearen istorioa kontatzen du Campanellak. Elkartearen biziraupena arriskuan dago. Urteetan zehar bizimodu bat sortu duen elkarte horrek krisiak jota dago eta saltzera behartuta daude egoera aldatzen ez bada. 2004ko luzemetrai honek kritika onak jaso zituen komedia eta drama artean jokatzen duen metafora indartsuengatik.

Zinema eta inauteriak urteetan zehar izan duten erlazioa ez da soilik pelikula baten testuinguruan inauterietako festa agertzea. Inauteriak beste era eliptikoan ere aurkitu ditzakegu. Hortaz, ez dugu ahaztu behar zinema erabateko inauteria dela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

43 harpidedun